XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baieztu izan den bezala, noski.

Taxumen-neharra, gizonak beregan itsatsita badu ere, horrenbeste urtez, bizibide xehe eta mugatu batetan bizi izana, hots, materiarekiko erlazioa edo giza esperientziaren kanpoa ez da gutxiago ikusi behar hor, guzti hori serioski eta osoki esplikatzekoan.

Zeren nola bata hala bestea, defenditzen dutenei Inkontzientean argi bila entseiatzen komuna bait zaie, hots, azaleko arrazoinan osoki ez fidatzea.

Materia, maila askotan eta hegi ezberdinetan bilakatzen bait da, ekintza eta fenomeno bakoitzean.

Hitz batez, edozeinentzat ere Inkontzientea, ikerketa kanpo bait da.

Hizkuntza: estruktura, etnia, sinbolisma

Hizkuntza, estruktura dela, esango da.

Baina estrukturak, maila eta molde anitzetarikoak litezkelarik, hizkuntzarena, logikoa ezik etnikoa dela ondoriotuko da: (21 eta 22 orr.).

Geroago ikusiko dugu, zertan dagoen hizkuntza estrukturaren ez logikotasuna.

Orain bada, etnikoa-ren mugaketa aipa dezagun: (39'en orr.) esango zaigu.

Eta areago igaroaz: .

Azken oharra, dena dela: hizkuntza ematen duen pentsakera hori ez dela, noski, ez burjesa, ez langilea, eta ez deus horrelakorik.

Koska hori ere jarri bait didate batzuek!.

Behin eta berriz liburu honetan agertzen den bezala, pentsakera au ez da politikaren mailakoa, LOGIKAREN MAILAKOA BAIZIK; askoz ere sakonagoa, beraz.

Gero logika-atomo gisa erabiltzen duguna, hizkuntzaren taxukeraren ondorio da; eta maila honetan eta alde honetatik, hizkuntza da pentsakeraren moldea eta baldinkizuna (41'en orr.).

Hildo beretik: (44'en orr.) Ikur berean jarraituaz: (46'en orr.).

Finean, objetiboa eta etnikoa oposatuko ditu: (56'en orr.).

Beste urrats bat emango da, hizkuntzaren estruktura, sinbolismuan konkretatzen dela aitortzean.

Era berean gure pentsamentua eta kultura bera: (42'en orr.).

Hemen, Larresorok etnikoaz duen pentsakera bereziki markatu beharrezko deritzaigu.

Zeren etnikoa, herri honen belaun guztien arteko moldeaketa dela aipatuz gero, hizkuntzak (fenomeno etnikoak) ematen duen pentsakera, ez burjesa, ez langilea eta ez deus horrelakorik ez dela aitortuko bait da.

Orduan, etnikoa zer da paradisu bat edo gizarte komunista bat? Klase gabeko utopia bakarrak, bi hauk bait dira.

Areago igaroaz dio: pentsakera hau ez dela politikoaren mailakoa.

Gauza bat da politika kontzientea.

Modu honetan, langileriaren politikazko kontzientzia bera, arras berria da.

Beste urrats bat dago, politika kontzientzia hori organizatu eta estrukturatu bilakatzen denean.

Eta guzti hauen aitzineko da politikoki inkontziente izanik, pratikaz bilakatu den klase hizkuntza.

Azken ikur honetan, hizkuntza osoki muga liteke bere etniazko konteniduan inzidentzia izan duten klaseen baitara.